Return to Video

a11.video2.blip.tv/.../Nickdutnik-Babelium53eusk373.m4v

  • 0:16 - 0:20
    Interneti esker eskurago daukagu hizkuntzak ikasteko tresnak.
  • 0:20 - 0:24
    Gaur Babelium komunitatea aurkeztu nahi dizuegu.
  • 0:24 - 0:29
    Han mintzapraktika egiteko bideoak erabiltzea proposatzen digute.
  • 0:34 - 0:40
    Edozein hizkuntza ikastean funtsezkoa eta zailena ahozkotasuna lantzea da.
  • 0:40 - 0:43
    Ni claudia naiz, ni Honduraskoa naiz...
  • 0:43 - 0:46
    Zeregin horretan laguntzeko, proposamen berritzailea dakarkigu
  • 0:46 - 0:50
    Euskal Herriko Unibertsitatearen hipermedia eta multimedia taldeak.
  • 0:53 - 0:55
    Bere izena Babelium Project da
  • 0:55 - 1:00
    eta ahozko hizkuntza praktikatzeko sare soziala dela esan daiteke.
  • 1:00 - 1:02
    Oinarria bideoak ditu.
  • 1:02 - 1:05
    Ikasi nahi duzun hizkuntzaz dagoen bideo zati bat igo,
  • 1:05 - 1:08
    azpitituluak idatzi, eta haietan oinarrituta,
  • 1:08 - 1:13
    pertsonaia baten bikoizketa egitean datza.
  • 1:13 - 1:18
    Sortzaile taldeko partaide den Juanan Pereirak azaldu dizkigu xehetasunak.
  • 1:18 - 1:23
    Erabiltzaile batek, edo ikasle batek, praktikatu nahi baldin badu, demagun euskera
  • 1:23 - 1:33
    Ba hartuko du interneten dagoen, ahal bada, bere lizentzia onarekin... bideo zatitxo bat
  • 1:33 - 1:37
    txikia, eta bideo zatitxo horretan demagun hitz egiten ari direla bi pertsona, bai?
  • 1:37 - 1:41
    Orduan igoko du Babeliumera berak edo beste batzuk
  • 1:41 - 1:47
    azpititulatuko dute, jarriko dituzte azpitituluak, elkarrizketan zer esaten den jakiteko
  • 1:47 - 1:50
    eta nork hitz egiten duen noiz.
  • 1:50 - 1:54
    Eta hortik aurrera ja hasten da benetan praktika, ez?
  • 1:54 - 1:57
    Praktika egiteko, erabiltzaileak hartuko du bideo hori
  • 1:57 - 2:01
    ikusiko du, entzungo du, eta esango du momentu baten bikoizketa lanak egin nahi dituela
  • 2:01 - 2:05
    hartu nahi duela pertsona baten rola edo papera
  • 2:05 - 2:08
    eta orduan hasiko da berriz ere bideoa
  • 2:08 - 2:13
    eta berak bikoiztu nahi duen pertsonak hitz egiten duenean bideoan,
  • 2:13 - 2:18
    bideoa ixilduko dugu eta grabatuko diogu ikasleari ea zer esaten duen.
  • 2:18 - 2:22
    Mikrofonoarekin, gutxienez mikrofonoarekin, eta baldin badu eta nahi baldin badu
  • 2:22 - 2:26
    erabili webkamara bat ere onartzen dugu.
  • 2:26 - 2:29
    Orduan ikus dezakegu zeinek hitz egiten duen, nola ahoskatzen duen,
  • 2:29 - 2:32
    nola mugitzen duen -dituen- ezpainak eta zer esaten duen.
  • 2:32 - 2:36
    Bueno hori egiten duzunean, grabatzen duzunean igo dezakezu
  • 2:36 - 2:40
    Bueno, esan dezakezu argitaratu nahi duzula gure sisteman, ez? Babeliumen.
  • 2:40 - 2:43
    Eta hor hasten da beste prozesua.
  • 2:43 - 2:46
    Beste erabiltzaile batzuk, ba euskera ama hizkuntza dutenek adibidez,
  • 2:46 - 2:50
    ikusiko dute ee bideo ariketa berri bat dagoela, eta orduan esango dute:
  • 2:50 - 2:53
    "aber zeinek egin duen?", "aber nola egin duen?"
  • 2:53 - 2:56
    "A! ba nahiko ondo", orduan puntuatuko dut. Ba "nahiko ondo egin duzu"
  • 2:56 - 3:00
    Eta baita ere, badago aukera bideo-iruzkin bat grabatzeko esateko:
  • 3:00 - 3:05
    "ba nahiko ondo baina... agian hau ez duzu ondo ahoskatu
  • 3:05 - 3:10
    Esan beharko zenuke 'ts' edo 'tse' eta esan duzu 'tze'". Edo alderantziz, ez?
  • 3:10 - 3:16
    eta horrelakoak azaltzeko ba eman dugu baita ere aukera bideo-iruzkinak txertatzeko.
  • 3:16 - 3:19
    Sartu zaitezke baita ere ezer igo gabe, bideo bat ere igo gabe
  • 3:19 - 3:23
    eta hartu dezakezu ja azpititulatuta dagoen bideo bat
  • 3:23 - 3:27
    eta zuzenean horrekin has zaitezke praktikatzen, ez?
  • 3:27 - 3:32
    Hizkuntzak momentuz ditugu, bideoak euskeraz, ingelesez eta gazteleraz.
  • 3:32 - 3:36
    Hor ere kontutan izan ditugu lizentziak, o sea,
  • 3:36 - 3:39
    igotzerakoan eta hartzerakoan beti esan behar dugu nondik hartu duzun
  • 3:39 - 3:42
    eta beti esaten dugu "bueno" hartzen baduzu zerbait
  • 3:42 - 3:45
    Creative Commons-pean egon beharko luke.
  • 3:45 - 3:51
    Hauek dira lizentzia posible ezberdin. Eta bueno, baldin badauka copyright-a,
  • 3:51 - 3:52
    ba esan behar duzu zeinena den
  • 3:52 - 3:58
    eta izan behar duzu baimena hori erabiltzeko.
  • 3:58 - 4:02
    Azpitituluak, bikoizketak zein zuzenketak egitea ez da lan samurra,
  • 4:02 - 4:07
    hori dela eta Babeliumen asko pentsatu dute erabiltzean partehartzea sustatzeko moduaz.
  • 4:07 - 4:11
    Irtenbidea kreditu sistema bat ezartzea izan da.
  • 4:11 - 4:14
    Sistemari eskatzen diozunean zerbait, esaten duzu
  • 4:14 - 4:16
    bueno, ebaluaketa bat jaso nahi dut, ez?
  • 4:16 - 4:22
    Horrek nolabait kenduko dizu puntuak, kredituak, ze eskatzen ari zara zerbait sistemari, ez?
  • 4:22 - 4:26
    eta aldiz egiten duzunean kontrakoa sistemari ematen diozunean, adibidez,
  • 4:26 - 4:31
    azpitituluak sartzen dituzu... ebaluaketa bat egiten duzu... bideo bat igotzen duzu...
  • 4:31 - 4:35
    orduan horrek emango dizkizu zuri puntuak, kredituak, ez?
  • 4:35 - 4:43
    Eta horrela (espero dugu) oreka bat lortzea, ez?
  • 4:43 - 4:46
    Babelium sortzeko ideia egileen beraien beharretatik atera zen,
  • 4:46 - 4:53
    taldekide guztiak hizkuntza eskolatik igarotakoak ziren eta han denek aurkitu zuten arazo berbera.
  • 4:53 - 4:58
    Hizkuntza eskoletan, bai? ba parte hartu dugu denok, gure ikerkuntza taldekoek,
  • 4:58 - 5:03
    eta esaten duzu, joe behin baino gehiagotan gainditu dugu teorikoa
  • 5:03 - 5:10
    maila ja altuetan, ez? Baina agian mintzapraktikaren zatia, ba ez.
  • 5:10 - 5:14
    Eta esaten duzu joe klaro nola gaindituko dut ez badut inoiz praktikatzen.
  • 5:14 - 5:22
    O sea, esaten badidate "zenbat ordu praktikatu duzu ingelesa?" baina ez idazmena, ez ulermena...
  • 5:22 - 5:26
    Ez. Baizik eta hitz egitea. Zenbat aldiz, zenbat ordu, hitz egin duzu aste honetan.
  • 5:26 - 5:31
    Pues igual esan behar dugu zero. Eta klaro horrela nola gainditu nahi duzu, bai?
  • 5:31 - 5:34
    Orduan, hori -askotan gertazen den bezala- ez? "por picor personal"
  • 5:34 - 5:37
    azkenean hasten zara ikertzen eta joe ba zerbait--
  • 5:37 - 5:41
    ni informatikaria naiz zergatik ez dugu denon artean horrelako aplikazio bat egiten
  • 5:41 - 5:47
    zeren uste dut teknologiak onartzen duela
  • 5:47 - 5:50
    Babelium Project-en atzean programazio lan izugarria dago.
  • 5:50 - 5:54
    Bideoak igo, azpitituluak gorde, bikoizketak grabatu eta sinkronizatu...
  • 5:54 - 5:59
    Hori guztia egiten duen softwarea Juananen lan-taldeak sortutakoa da.
  • 5:59 - 6:04
    Kodea aske utzi dugu, esan bezala, guk garatutako kodea da dena.
  • 6:04 - 6:10
    Hori bai, guk azpiegituran erabili ditugu software librean dauden zerbitzariak.
  • 6:10 - 6:15
    Ba adibidez, ba erabili dugu Red5 multimedia streaming-a egiteko grabatzeko bideoak eta...
  • 6:15 - 6:20
    Gero framework batzuk ondo antolatzeko aplikazioa, etab.
  • 6:20 - 6:23
    Hori noski ez dugu guk zerotik programatu
  • 6:23 - 6:26
    baizik eta hartu dugu azpiegitura modulo horiek, bai?
  • 6:26 - 6:30
    Ba hartu ditugu software librean daudenak. Baina gero hortik aurrera,
  • 6:30 - 6:34
    horren gainean garatutako guztia guk egindako kodea da.
  • 6:34 - 6:40
    Idatzi dugu baita ere dokumentazioa, o sea, orain informatikari batek irakurri dezake
  • 6:40 - 6:46
    dokumentazio hori eta bere nahietara edo bere zerbitzarian instalatu.
  • 6:46 - 6:52
    Guztira 43.000 lerro baino gehiago idatzi behara izan dituzte Babelium sortzeko.
  • 6:52 - 6:56
    Eta lan hori guztia lizentzia libreaz eta dohainik zabaldu dute.
  • 6:56 - 7:03
    Beno nere ustez, orain dela urte asko adibidez, garatu nuen plug-in sinple bat, zela euskalbar.
  • 7:03 - 7:08
    Eta erabaki nuen software librean uztea, adibidez ez?
  • 7:08 - 7:16
    Eta erabaki horren ostean, ba ikusi dut ba garatzaile gehiago sartu direla
  • 7:16 - 7:19
    eta gaur egun ja nik ezer gutxi ikutzen dut hor
  • 7:19 - 7:25
    eta oso garatzaile onak ditugu EuskalBar-en, eta beraiek eramaten dute lan-karga guztia
  • 7:25 - 7:28
    eta gainera ikusi noraino heldu den, ez?
  • 7:28 - 7:35
    Batez ere, hizkuntza gutxituen inguruan ez? Egiten baduzu zerbait teknologiarekin lotutakoa,
  • 7:35 - 7:38
    eta benetan bultzatu nahi baldin baduzu, zabaldu nahi baldin baduzu,
  • 7:38 - 7:41
    nere ustez ezinbestekoa da software librean egitea.
  • 7:41 - 7:45
    Eta gainera ba beno, esperientziak esaten dit, ba funtzionatzen duela ez?
  • 7:45 - 7:48
    Aplikazio ona baldin bada benetan, ba jendeak parte hartzen du
  • 7:48 - 7:53
    eta ja momentu baten ja zu ahaztu egiten zara baina proiektuak jarraitzen du, ez?
  • 7:53 - 7:58
    Eta orduan gure ustez ba adibidez, euskera praktikatzeko edo ingelesa praktikatzeko
  • 7:58 - 8:01
    edo edozein hizkuntza praktikatzeko -mintzapraktika egiteko-
  • 8:01 - 8:05
    benetan aplikazio on bat egin nahi baldin baduzu eta zabaldu nahi baldin baduzu
  • 8:05 - 8:08
    software librean utzi behar duzu.
  • 8:08 - 8:11
    Horrela benetan, benetan eragina izango duzu etorkizunean...
  • 8:11 -
    bestela nere ustez ezinezkoa da.
Title:
Video Language:
Basque

Basque subtitles

Revisions