1 00:00:16,192 --> 00:00:20,459 Interneti esker eskurago daukagu hizkuntzak ikasteko tresnak. 2 00:00:20,459 --> 00:00:23,595 Gaur Babelium komunitatea aurkeztu nahi dizuegu. 3 00:00:23,595 --> 00:00:29,375 Han mintzapraktika egiteko bideoak erabiltzea proposatzen digute. 4 00:00:34,406 --> 00:00:39,851 Edozein hizkuntza ikastean funtsezkoa eta zailena ahozkotasuna lantzea da. 5 00:00:39,851 --> 00:00:42,901 Ni claudia naiz, ni Honduraskoa naiz... 6 00:00:42,901 --> 00:00:46,144 Zeregin horretan laguntzeko, proposamen berritzailea dakarkigu 7 00:00:46,144 --> 00:00:50,321 Euskal Herriko Unibertsitatearen hipermedia eta multimedia taldeak. 8 00:00:52,736 --> 00:00:54,549 Bere izena Babelium Project da 9 00:00:54,549 --> 00:01:00,181 eta ahozko hizkuntza praktikatzeko sare soziala dela esan daiteke. 10 00:01:00,181 --> 00:01:02,336 Oinarria bideoak ditu. 11 00:01:02,336 --> 00:01:05,067 Ikasi nahi duzun hizkuntzaz dagoen bideo zati bat igo, 12 00:01:05,067 --> 00:01:07,776 azpitituluak idatzi, eta haietan oinarrituta, 13 00:01:07,776 --> 00:01:12,853 pertsonaia baten bikoizketa egitean datza. 14 00:01:12,853 --> 00:01:17,632 Sortzaile taldeko partaide den Juanan Pereirak azaldu dizkigu xehetasunak. 15 00:01:17,632 --> 00:01:23,413 Erabiltzaile batek, edo ikasle batek, praktikatu nahi baldin badu, demagun euskera 16 00:01:23,413 --> 00:01:32,651 Ba hartuko du interneten dagoen, ahal bada, bere lizentzia onarekin... bideo zatitxo bat 17 00:01:32,651 --> 00:01:37,493 txikia, eta bideo zatitxo horretan demagun hitz egiten ari direla bi pertsona, bai? 18 00:01:37,493 --> 00:01:40,736 Orduan igoko du Babeliumera berak edo beste batzuk 19 00:01:40,736 --> 00:01:47,477 azpititulatuko dute, jarriko dituzte azpitituluak, elkarrizketan zer esaten den jakiteko 20 00:01:47,477 --> 00:01:50,464 eta nork hitz egiten duen noiz. 21 00:01:50,464 --> 00:01:53,536 Eta hortik aurrera ja hasten da benetan praktika, ez? 22 00:01:53,536 --> 00:01:56,800 Praktika egiteko, erabiltzaileak hartuko du bideo hori 23 00:01:56,800 --> 00:02:00,960 ikusiko du, entzungo du, eta esango du momentu baten bikoizketa lanak egin nahi dituela 24 00:02:00,960 --> 00:02:05,099 hartu nahi duela pertsona baten rola edo papera 25 00:02:05,099 --> 00:02:08,192 eta orduan hasiko da berriz ere bideoa 26 00:02:08,192 --> 00:02:12,715 eta berak bikoiztu nahi duen pertsonak hitz egiten duenean bideoan, 27 00:02:12,715 --> 00:02:18,048 bideoa ixilduko dugu eta grabatuko diogu ikasleari ea zer esaten duen. 28 00:02:18,048 --> 00:02:22,272 Mikrofonoarekin, gutxienez mikrofonoarekin, eta baldin badu eta nahi baldin badu 29 00:02:22,272 --> 00:02:26,005 erabili webkamara bat ere onartzen dugu. 30 00:02:26,005 --> 00:02:29,248 Orduan ikus dezakegu zeinek hitz egiten duen, nola ahoskatzen duen, 31 00:02:29,248 --> 00:02:32,320 nola mugitzen duen -dituen- ezpainak eta zer esaten duen. 32 00:02:32,320 --> 00:02:36,459 Bueno hori egiten duzunean, grabatzen duzunean igo dezakezu 33 00:02:36,459 --> 00:02:40,405 Bueno, esan dezakezu argitaratu nahi duzula gure sisteman, ez? Babeliumen. 34 00:02:40,405 --> 00:02:42,539 Eta hor hasten da beste prozesua. 35 00:02:42,539 --> 00:02:46,165 Beste erabiltzaile batzuk, ba euskera ama hizkuntza dutenek adibidez, 36 00:02:46,165 --> 00:02:50,453 ikusiko dute ee bideo ariketa berri bat dagoela, eta orduan esango dute: 37 00:02:50,453 --> 00:02:53,120 "aber zeinek egin duen?", "aber nola egin duen?" 38 00:02:53,120 --> 00:02:56,107 "A! ba nahiko ondo", orduan puntuatuko dut. Ba "nahiko ondo egin duzu" 39 00:02:56,107 --> 00:03:00,288 Eta baita ere, badago aukera bideo-iruzkin bat grabatzeko esateko: 40 00:03:00,288 --> 00:03:04,811 "ba nahiko ondo baina... agian hau ez duzu ondo ahoskatu 41 00:03:04,811 --> 00:03:09,952 Esan beharko zenuke 'ts' edo 'tse' eta esan duzu 'tze'". Edo alderantziz, ez? 42 00:03:09,952 --> 00:03:15,989 eta horrelakoak azaltzeko ba eman dugu baita ere aukera bideo-iruzkinak txertatzeko. 43 00:03:15,989 --> 00:03:19,189 Sartu zaitezke baita ere ezer igo gabe, bideo bat ere igo gabe 44 00:03:19,189 --> 00:03:23,136 eta hartu dezakezu ja azpititulatuta dagoen bideo bat 45 00:03:23,136 --> 00:03:26,592 eta zuzenean horrekin has zaitezke praktikatzen, ez? 46 00:03:26,592 --> 00:03:32,181 Hizkuntzak momentuz ditugu, bideoak euskeraz, ingelesez eta gazteleraz. 47 00:03:32,181 --> 00:03:35,637 Hor ere kontutan izan ditugu lizentziak, o sea, 48 00:03:35,637 --> 00:03:39,349 igotzerakoan eta hartzerakoan beti esan behar dugu nondik hartu duzun 49 00:03:39,349 --> 00:03:42,443 eta beti esaten dugu "bueno" hartzen baduzu zerbait 50 00:03:42,443 --> 00:03:44,939 Creative Commons-pean egon beharko luke. 51 00:03:44,939 --> 00:03:50,699 Hauek dira lizentzia posible ezberdin. Eta bueno, baldin badauka copyright-a, 52 00:03:50,699 --> 00:03:52,021 ba esan behar duzu zeinena den 53 00:03:52,021 --> 00:03:57,824 eta izan behar duzu baimena hori erabiltzeko. 54 00:03:57,824 --> 00:04:01,877 Azpitituluak, bikoizketak zein zuzenketak egitea ez da lan samurra, 55 00:04:01,877 --> 00:04:07,403 hori dela eta Babeliumen asko pentsatu dute erabiltzean partehartzea sustatzeko moduaz. 56 00:04:07,403 --> 00:04:10,560 Irtenbidea kreditu sistema bat ezartzea izan da. 57 00:04:10,560 --> 00:04:13,696 Sistemari eskatzen diozunean zerbait, esaten duzu 58 00:04:13,696 --> 00:04:16,043 bueno, ebaluaketa bat jaso nahi dut, ez? 59 00:04:16,043 --> 00:04:21,803 Horrek nolabait kenduko dizu puntuak, kredituak, ze eskatzen ari zara zerbait sistemari, ez? 60 00:04:21,803 --> 00:04:26,389 eta aldiz egiten duzunean kontrakoa sistemari ematen diozunean, adibidez, 61 00:04:26,389 --> 00:04:31,147 azpitituluak sartzen dituzu... ebaluaketa bat egiten duzu... bideo bat igotzen duzu... 62 00:04:31,147 --> 00:04:34,923 orduan horrek emango dizkizu zuri puntuak, kredituak, ez? 63 00:04:34,923 --> 00:04:42,709 Eta horrela (espero dugu) oreka bat lortzea, ez? 64 00:04:42,709 --> 00:04:46,379 Babelium sortzeko ideia egileen beraien beharretatik atera zen, 65 00:04:46,379 --> 00:04:52,885 taldekide guztiak hizkuntza eskolatik igarotakoak ziren eta han denek aurkitu zuten arazo berbera. 66 00:04:52,885 --> 00:04:57,877 Hizkuntza eskoletan, bai? ba parte hartu dugu denok, gure ikerkuntza taldekoek, 67 00:04:57,877 --> 00:05:02,891 eta esaten duzu, joe behin baino gehiagotan gainditu dugu teorikoa 68 00:05:02,891 --> 00:05:10,165 maila ja altuetan, ez? Baina agian mintzapraktikaren zatia, ba ez. 69 00:05:10,165 --> 00:05:14,261 Eta esaten duzu joe klaro nola gaindituko dut ez badut inoiz praktikatzen. 70 00:05:14,261 --> 00:05:22,048 O sea, esaten badidate "zenbat ordu praktikatu duzu ingelesa?" baina ez idazmena, ez ulermena... 71 00:05:22,048 --> 00:05:26,443 Ez. Baizik eta hitz egitea. Zenbat aldiz, zenbat ordu, hitz egin duzu aste honetan. 72 00:05:26,443 --> 00:05:30,603 Pues igual esan behar dugu zero. Eta klaro horrela nola gainditu nahi duzu, bai? 73 00:05:30,603 --> 00:05:34,037 Orduan, hori -askotan gertazen den bezala- ez? "por picor personal" 74 00:05:34,037 --> 00:05:37,045 azkenean hasten zara ikertzen eta joe ba zerbait-- 75 00:05:37,045 --> 00:05:41,184 ni informatikaria naiz zergatik ez dugu denon artean horrelako aplikazio bat egiten 76 00:05:41,184 --> 00:05:46,539 zeren uste dut teknologiak onartzen duela 77 00:05:46,539 --> 00:05:49,867 Babelium Project-en atzean programazio lan izugarria dago. 78 00:05:49,867 --> 00:05:53,984 Bideoak igo, azpitituluak gorde, bikoizketak grabatu eta sinkronizatu... 79 00:05:53,984 --> 00:05:58,699 Hori guztia egiten duen softwarea Juananen lan-taldeak sortutakoa da. 80 00:05:58,699 --> 00:06:03,755 Kodea aske utzi dugu, esan bezala, guk garatutako kodea da dena. 81 00:06:03,755 --> 00:06:10,347 Hori bai, guk azpiegituran erabili ditugu software librean dauden zerbitzariak. 82 00:06:10,347 --> 00:06:15,232 Ba adibidez, ba erabili dugu Red5 multimedia streaming-a egiteko grabatzeko bideoak eta... 83 00:06:15,232 --> 00:06:19,712 Gero framework batzuk ondo antolatzeko aplikazioa, etab. 84 00:06:19,712 --> 00:06:23,040 Hori noski ez dugu guk zerotik programatu 85 00:06:23,040 --> 00:06:26,389 baizik eta hartu dugu azpiegitura modulo horiek, bai? 86 00:06:26,389 --> 00:06:29,739 Ba hartu ditugu software librean daudenak. Baina gero hortik aurrera, 87 00:06:29,739 --> 00:06:34,005 horren gainean garatutako guztia guk egindako kodea da. 88 00:06:34,005 --> 00:06:39,979 Idatzi dugu baita ere dokumentazioa, o sea, orain informatikari batek irakurri dezake 89 00:06:39,979 --> 00:06:46,315 dokumentazio hori eta bere nahietara edo bere zerbitzarian instalatu. 90 00:06:46,315 --> 00:06:51,627 Guztira 43.000 lerro baino gehiago idatzi behara izan dituzte Babelium sortzeko. 91 00:06:51,627 --> 00:06:55,509 Eta lan hori guztia lizentzia libreaz eta dohainik zabaldu dute. 92 00:06:55,509 --> 00:07:03,381 Beno nere ustez, orain dela urte asko adibidez, garatu nuen plug-in sinple bat, zela euskalbar. 93 00:07:03,381 --> 00:07:08,331 Eta erabaki nuen software librean uztea, adibidez ez? 94 00:07:08,331 --> 00:07:15,776 Eta erabaki horren ostean, ba ikusi dut ba garatzaile gehiago sartu direla 95 00:07:15,776 --> 00:07:19,467 eta gaur egun ja nik ezer gutxi ikutzen dut hor 96 00:07:19,467 --> 00:07:25,419 eta oso garatzaile onak ditugu EuskalBar-en, eta beraiek eramaten dute lan-karga guztia 97 00:07:25,419 --> 00:07:27,979 eta gainera ikusi noraino heldu den, ez? 98 00:07:27,979 --> 00:07:34,805 Batez ere, hizkuntza gutxituen inguruan ez? Egiten baduzu zerbait teknologiarekin lotutakoa, 99 00:07:34,805 --> 00:07:37,984 eta benetan bultzatu nahi baldin baduzu, zabaldu nahi baldin baduzu, 100 00:07:37,984 --> 00:07:41,419 nere ustez ezinbestekoa da software librean egitea. 101 00:07:41,419 --> 00:07:44,939 Eta gainera ba beno, esperientziak esaten dit, ba funtzionatzen duela ez? 102 00:07:44,939 --> 00:07:48,267 Aplikazio ona baldin bada benetan, ba jendeak parte hartzen du 103 00:07:48,267 --> 00:07:52,896 eta ja momentu baten ja zu ahaztu egiten zara baina proiektuak jarraitzen du, ez? 104 00:07:52,896 --> 00:07:58,443 Eta orduan gure ustez ba adibidez, euskera praktikatzeko edo ingelesa praktikatzeko 105 00:07:58,443 --> 00:08:01,237 edo edozein hizkuntza praktikatzeko -mintzapraktika egiteko- 106 00:08:01,237 --> 00:08:05,227 benetan aplikazio on bat egin nahi baldin baduzu eta zabaldu nahi baldin baduzu 107 00:08:05,227 --> 00:08:07,659 software librean utzi behar duzu. 108 00:08:07,659 --> 00:08:11,136 Horrela benetan, benetan eragina izango duzu etorkizunean... 109 00:08:11,136 --> 99:59:59,999 bestela nere ustez ezinezkoa da.