Return to Video

Prof. Kodama Angry about Japanese Gov.'s Gross Negligence (Part 2)

  • 0:00 - 0:15
    Thorotrast zen kontraste bat Alemanian usatzen zena 1890etik. Japonian 1930ean sartu zen...
  • 0:15 - 0:26
    ... ohartu ziren arte usatu zutenen %25-%30ek kantzerra garatu zutela 20-30 urte beranduago.
  • 0:26 - 0:37
    Zergatik jotzen du hain luze kantzerra garatzeak? Thorotrast alfa erradiazioa dauka eta honek inguruko zelulak kaltetzen ditu. ADNan "P53" izeneko genea kaltetzen du gehien.
  • 0:37 - 0:42
    Genomaren zientziari esker, gaur ezagutzen dugu giza ADNaren sekuentzia osoa.
  • 0:42 - 0:46
    Baina ADNaren barruan 3 milioi kokagune daude, pertsona bakoitzak ezberdinak dituenak.
  • 0:46 - 0:50
    Horregatik ezin dugu jokatu gizaki guztiak berdinak baldin bagina bezala.
  • 0:50 - 1:01
    Barne erradiazioari begiratzean, ea ADNan zer dagoen kaltetuta eta zein aldaketa ari zaion gertatzen, oinarrizko printzipioak izan beharko luke "medikuntza pertsonalizatua".
  • 1:01 - 1:14
    Thorotrastari dagokionez, frogatuta dago hasieran P53 hura kaltetzen duela, eta 20 edo 30 urte beranduago gertatzen direla bigarren eta hirugarren mutazioak, gibeleko kantzerra eta leuzemia sortzen dutenak
  • 1:14 - 1:26
    131 Iodoari dagokionez, badakizue tiroideetan pilatzen dela, eta horregatik aurkitzen dela errezago haurretan, tiroidea osatzen ari zaielako.
  • 1:26 - 1:33
    Horregatik, Ukainian lehen ikerketa egin zuenak 1991ean esan zuenean "Tiroideetako kantzerra ugaritzen ari da"...
  • 1:33 - 1:38
    ... Japonia eta AEBetako ikerlariek argitaratzen zuten "Nature" aldizkarian "Ez dago loturarik erradiazioaren eta tiroideetako kantzerraren artean".
  • 1:38 - 1:46
    Zergatik zioten hori? 1986a baino lehen ez zegolako daturik, estatistikoki ez zelako nabarmena.
  • 1:46 - 1:58
    Estatistiketan nabarmendu zen 20 urte beranduago. Zergati? 1986an hasitako gorakada desagertu zelako.
  • 1:58 - 2:02
    Beraz, 1986 baino lehenagoko daturik gabe ere, lotura zuzena dago tiroideetako kantzerraren eta Txernobylek isuritako erradiazioaren artean.
  • 2:02 - 2:09
    Epidemilogia aldetik frogatzea oso zaila da. Inposiblea da frogatzea, kasu guztiak gertatu arte.
  • 2:09 - 2:16
    Hala ere, gure haurrak zaintzearen ikuspegitik, gaiari oso bestelako ikuspegitik heldu behar diogu.
  • 2:16 - 2:24
    Shoji Fukushima doktoreak, Japan Bioassay Research Center den erakunde nazionaletik, zeinak ikertzen baititu gai kimikoek giza osasunean dauzkaten ondorioak...
  • 2:24 - 2:28
    ... Fukushimak aztertu ditu Txernobyleko istripuaz geroztik gernu aparatuari lotutako gaixotasunak.
  • 2:28 - 2:40
    Fukushimak eta Ukrainako doktoreek aztertu dituzte gaixoei prostatako operazioak direla-eta kendutako 500 maskuri baino gehiago.
  • 2:40 - 2:50
    Zera aurkitu dute: kutsadura larriko eremuetatik kanpo ere, pixean litroko 6Bq. detektatzen zen lekuetan P53 genearen mutazioa sarri geratzen zela, 6Bq.ek gutxi dirudien arren.
  • 2:50 - 3:02
    Atzeman zituzten prekantzer ugalkor asko ere, guk lotzen ditugunak P38 MAP kinasarekin eta NF-kappa B deitzen dugun seinalearekin...
  • 3:02 - 3:10
    ... horiek derrigor eragiten baitute zistitis ugalkor bat, sarritan lekuan karzinoma sortzen dutela.
  • 3:10 - 3:20
    Hori jakinda, harriturik irakurri nuen txosten bat esaten zuena Fukushimako zazpi amaren esnetan litroko 2Bqdik 13Bqera arte zesio erradiaktibo aurkitu zela.
  • 3:20 - 3:32
    Tokioko Erradioisotopoen Zentrotik Minami-Soma hiria deskontaminatzen lagundu dugu, aldiko 4 pertsona bidali ditugu eta lan horretan asteko 700 kilometro korritu dituzte.
  • 3:32 - 3:38
    Minami-Soman gertatzen denak argiki erakusten du ez duela zentzurik zentraletik 20-30kilometro eremuaren kontuak.
  • 3:38 - 3:42
    Neurketak askoz xehetasun handiagoz egin behar dira, haurtzaindegi eta eskola bakoitza aztertu behar da.
  • 3:42 - 3:48
    Orantxe bertan, 20tik 30 kilometro arteko eremuan, 1.700 eskola-ume autobusetan sartzen dira ikastetxera bidaltzeko.
  • 3:48 - 3:54
    Minami-Soma hiria itsasotik hurbil dagoenez, gaur hango eskolen %70an erradiazio maila apal samarra daukate.
  • 3:54 - 4:03
    Alabaina, umeak behartzen dituzte autobusez joatera Litate-Murara [erradiazioa altuagoa da hemen], egunean autobusetan milioi bat yen xahutuz.
  • 4:03 - 4:06
    Benetan gogor eskatzen dut egoera hau geldiaraztea ahal bezain laster.
  • 4:06 - 4:10
    Oso larria da hau nahastea gobernuak ezarri dituen kalteordainekin, zeinak ematen baitzaizkie ofizialki ebakuatzera derrigortutako zonaldeetako jendeei.
  • 4:10 - 4:17
    Horrela erantzun dute berrikitan Senatuan orduan TEPCOko presidente zen Shimizuk eta Kaieda ekonomia ministroak.
  • 4:17 - 4:24
    Nik eskatzen dizute berehala bereizteko bi gaiak: kalteordainen irizpiden kontua eta haurren osasunaren babesa.
  • 4:24 - 4:27
    Gogor eskatzen dizuet behar den guztia egin dezazuela haurrak zaintzeko!
  • 4:27 - 4:36
    Beste gauza bat larria iruditzen zaidana Fukushiman deskontaminatze lanetan ari naizenean: ondo berezi behar direla larrialdiko deskontaminazioa eta kontaminazio iraunkorra.
  • 4:36 - 4:40
    Lanik gehiena egin dugu emergentziazko deskontaminazioan.
  • 4:40 - 4:46
    Esate baterako, diagrama honetan begiratzen baduzue, ohartuko zarete txirristaren azpikaldean jartzen dituztela beren eskuak haur txikiek.
  • 4:46 - 4:49
    Euria egiten duen aldi oro, ura txirristan behera joan eta gai erradiaktibo gehiago pilatzen ditu.
  • 4:49 - 4:56
    Erradiazio maila ezberdina egon daiteke ezkerreko aldean eta eskuinekoan. Gerta daiteke txirristaren alde batean microsiervert bat egotea eta beste aldean 10.
  • 4:56 - 5:00
    Horrelako lekuetan ez dugu emergentziazko deskontaminazio lanik egin behar.
  • 5:00 - 5:15
    Beste leku bat haurrek eskuak sarri sartzen dituztena: teilatuko uren hodia. Ura presioan erabilita jaitsi dezakegu erradiazioa 2 microsiervertetik 0,5era.
  • 5:15 - 5:22
    Hori bai, izugarri zaila da 0,5 microsiervertetik behera jaistea, dena dagoelako kutsaturik: eraikinak, zuhaitzak, eremu osoak.
  • 5:22 - 5:30
    Erradiazioa gune batean jaitsi dezakezu, baina oso nekez lortuko duzu eremu osoan.
  • 5:30 - 5:37
    Orduan... zenbat diru kostatuko zaizu deskontaminazio lana, baldin eta benetan ari bagara?
  • 5:37 - 5:48
    "Itai-Itai" gaixotasunaren kasuan, zeina kadmioak eragiten baitu, 3.000 hektareatan kadmio kutsadura erdira jaisteko Gobernuak gastatu du 800.000 milioi yen orain arte.
  • 5:48 - 5:54
    Zenbat diru beharko da, deskontaminatu behar dugun eremua mila aldiz handiagoa baldin bada?
  • 5:54 - 5:58
    Beraz, zuei gaur lau eskari premiazko egin nahi dizkizuet.
  • 5:58 - 6:17
    Lehena: Japoniako Gobenuari eskatzen diot berritu ditzala janarietan, uretan eta soruan erradiazioa neurtzeko sistemak, erabaili ditzala dagoenekoz Japonian modu esperimentalean dauden tresnak, "semiconductor imaging detector" direlakoa esaterako.
  • 6:17 - 6:20
    Japoniak gaur badauka horretarako ahalmen teknologikoa.
  • 6:20 - 6:26
    Bigarrenik: Gobernuari eskatzen diot lege berri bat egin dezala umeen erradiazio arriskua gutxitzeko.
  • 6:26 - 6:32
    Gu oraintxe bertan ilegalitatean ari gara lanean.
  • 6:32 - 6:39
    Erradiazioetarako gaur daukagun legeak zehazten du erakunde batek zein material eta zenbat erradiazio erabili dezakeen.
  • 6:39 - 6:47
    Gaur Tokioko Unibertsitateak, Erradioisotopoen 27 Zentroekin, Minami-Soma garbitzen laguntzen du, baina hauetako askok ez daukate zesioa manejatzeko eskubiderik.
  • 6:47 - 6:50
    Ilegala da zesioa kotxeetan eramatea.
  • 6:50 - 7:00
    Baina gai oso erradiaktibo horiek ezin dizkiegu laga gurasoei eta irakasleei, eta kaxetan sartuta Tokiora ekartzen ditugu.
  • 7:00 - 7:02
    Horiek edukitzea ilegala da. Dena da ilegala!
  • 7:02 - 7:06
    Parlamentu honek dauka horrelako egoeren errua!
  • 7:06 - 7:13
    Japoniako erakunde askok, tartean gure zentroak eta unibertsitateek, badauzkate germaniozko detektagailuak eta bestelako detektore esperimentalak.
  • 7:13 - 7:19
    Baina nola babestuko ditugu, nazio osoan, gure haurrak baldin eta erakunde horiek eskuak lotuta badauzkate?
  • 7:19 - 7:22
    Parlamentu honen axolakabekeria handiaren ondorioa da.
  • 7:22 - 7:28
    Hirugarrenik: Gobernuari eskatzen diot lurzorua deskontaminatzeko mobilizatu dezala enpresa pribatuek daukaten ahalmen teknologikoa.
  • 7:28 - 7:41
    Enpresa askok daukate esperientzia erradiazioaren garbiketan: Toray eta Kurita bezalako kimikoak, deskontaminazioan ari diren Chiyoda Tchnol eta Atx, eraikuntzan ari den Takenaka korporazioa...
  • 7:41 - 7:45
    Arren, mugiarazi ezazue horien indarra eta ahalik eta lasterren sortu Fukushiman deskontaminazioaren ikerketa zentroa.
  • 7:45 - 7:47
    Dozenaka bilioi yen beharko dira deskontaminazio lanetarako.
  • 7:47 - 7:51
    Benetan kezkatuta nago lan publiko horiek lotuta daudelako kontzesio pribatuekin.
  • 7:51 - 7:55
    Ez daukagu eskubiderik segundu bakar bat galtzeko Japoniako Gobernuaren finantz egoerari begira.
  • 7:55 - 7:57
    Benetan jabetu behar duguna da deskontaminatzeko lana egin egin behar dugula.
  • 7:57 - 8:03
    Zer arraio ari da Parlamentu hau egiten, 70.000 jende beren etxeetatik ateratzera behartu eta noraezean dabiltzan birtartean?
  • 8:03 - 8:05
    Hori zen dena.
Title:
Prof. Kodama Angry about Japanese Gov.'s Gross Negligence (Part 2)
Description:

Please click on "cc" button to show English subtitles. Part 1 is here: http://www.youtube.com/watch?v=Dlf4gOvzxYc
Professor Tatsuhiko Kodama is the head of the Radioisotope Center at the University of Tokyo. On July 27, he appeared as a witness to give testimony to the Committee on Welfare and Labor in Japan's Lower House in the Diet.

(At the end, Prof. Kodama was able to elaborate only three of his "four requests" probably due to the time constraint.)

==========

Translation by EX-SKF blog (http://ex-skf.blogspot.com/) and captioning by tokyobrowntabby.
For additional information, please visit the following blogposts:
http://ex-skf.blogspot.com/2011/07/professor-tatsuhiko-kodama-of-tokyo.html
http://ex-skf.blogspot.com/2011/07/part-2-professor-tatsuhiko-kodama-of.html
http://ex-skf.blogspot.com/2011/07/part-3-professor-tatsuhiko-kodama-of.html

==========
German-subtitled version is here:
part1 http://youtu.be/PDOBKu8P-DE
part2 http://youtu.be/XefmvjI7Mk4

French translation (text only) is here:
http://bistrobarblog.blogspot.com/search?q=kodama

more » « less
Video Language:
English
Duration:
08:05
ezpalditxiki added a translation

Basque subtitles

Revisions