WEBVTT 00:00:06.149 --> 00:00:09.752 Linuxen Historia (Bere 20 urteurrenean) 00:00:09.752 --> 00:00:12.423 Gure historia duela 20 urte hasi zen 00:00:12.423 --> 00:00:17.145 Esan Ozenki diskoak argitaratzen hasi zen, Ajuria Eneako komonean Ardantza eseritzen zen 00:00:17.176 --> 00:00:20.985 eta mugikorrak katxarro oso haundiak ziren. 00:00:20.985 --> 00:00:28.328 1991ko abuztua zen, 20 urteko Linus Torvalds informatika ikaslea bere ordenagailu aurrean eseri zen Helsinkin, 00:00:28.328 --> 00:00:33.971 informatika historian arrakasta gehien izatera iritsi diren gaietako baten inguruan idazteko. 00:00:33.971 --> 00:00:38.825 "Kaixo hor kanpoan zaudetenei... sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz 00:00:38.825 --> 00:00:43.930 (jobi bat baino ez, GNU bezain handia eta profesionala ez da izango) ... 00:00:43.930 --> 00:00:48.480 AT disko gogorra besterik ez daukadanez, hori baino gehiago ez du jasango ziurrenik" 00:00:49.090 --> 00:00:53.358 Bueno, ba Linusen kode irekiko proiektuaren hitzek munduari bira azkar eman zioten 00:00:53.358 --> 00:00:56.513 eta mundu osoko garatzaileek euren kodearekin lagundu zioten. 00:00:56.513 --> 00:01:02.695 Linusek bere sistema eragilearen kernelari Linux izena jarri zion eta pinguino bat aukeratu zuen maskota gisa 00:01:02.695 --> 00:01:06.145 zooan izandako ezusteko txiki baten ondorioz. 00:01:06.730 --> 00:01:11.354 Berehala Linuxen etorkizuna baldintzatuko zuen erabaki garrantzitsu bat hartu zuen 00:01:11.354 --> 00:01:18.042 GPL lizentzia aukeratu zuen, Richard Stallman izeneko ameslari batek sortutako lizentzia. 00:01:18.042 --> 00:01:23.708 Linux kernelak, GPL lizentzia eta beste GNU osagai batzuekin informatikaren industria eraldatu zuten 00:01:23.708 --> 00:01:28.036 aukera sinple, baino garrantzitsu apur batzuekin: 00:01:28.036 --> 00:01:32.137 Softwarea edozein helburuetarako erabiltzeko askatasuna. 00:01:32.137 --> 00:01:35.527 Softwarea norbere beharretarako eraldatzeko askatasuna. 00:01:35.527 --> 00:01:39.451 Softwarea lagunekin eta bizilagunekin elkarbanatzeko askatasuna, 00:01:39.451 --> 00:01:42.679 eta zuk egindako aldaketak elkarbanatzeko askatasuna. 00:01:42.679 --> 00:01:46.115 Ideia erradikal hauek lortu zuten mundu osoan zabaltzea 00:01:46.115 --> 00:01:52.453 eta paradoxikoki, jobi esperimental bat zena, ekosistema komertzial haundi eta oparoa 00:01:52.453 --> 00:01:54.892 izatera pasa zen. 00:01:54.892 --> 00:01:57.608 Konpainiek Linuxen inguruan negozioak sortu zituzten. 00:02:00.470 --> 00:02:06.940 1999an Red Hat-en stocka hirukoiztu egin zen eta burtsara atera zen lehen linux konpainia bihurtu zen. 00:02:06.956 --> 00:02:12.516 Urte berean IBMk billoi bat dolar gastatu zituen Linux hobetzeko eta iragartzeko. 00:02:12.516 --> 00:02:18.372 [Hondoan: "Ba al du izenik?" "Bere izena Linux da"] 00:02:18.479 --> 00:02:24.286 Berehala Linuxek industriako pisutsuenak alboratu zituen, eta Internetaren gorakadan lagundu zuen 00:02:24.286 --> 00:02:28.740 bere Sofware Librearekin. Laburrean esanda: Linuxek informatika eraldatu zuen. 00:02:28.879 --> 00:02:33.949 Baina zerbaitek eskemak apurtzen dituenean su gurutzatuan erortzeko arriskua dauka. 00:02:33.949 --> 00:02:36.658 Baina bizirauteaz gainera Linux sendoturik atera zen. 00:02:36.658 --> 00:02:41.379 Gaur egun milaka dira kernel garatzaileak eta ehundaka enpresak, 00:02:41.379 --> 00:02:44.142 denak auzolanean Linux garatzeko. 00:02:44.142 --> 00:02:47.787 Hiru hilabetero kernel bertsio berri bat liberatzen da. 00:02:47.787 --> 00:02:54.266 Eta nun aurki dezakegu Linux gaur? Mundu mailako balio burtsen %75ean eta 00:02:54.266 --> 00:02:59.653 Amazon, Facebook, Twitter, eBay eta Googleren zerbitzarietan. 00:02:59.653 --> 00:03:03.925 Linux erabiltzen duzu literalki Interneten zabiltzan aldi oro. 00:03:03.925 --> 00:03:09.150 Zure telefonoan dago, zure telebistan, superkonputagailuen %95ean eta 00:03:09.150 --> 00:03:14.421 egunero ikusten dituzun gailu askotan. Linux leku guztitan dago. 00:03:14.421 --> 00:03:19.738 Eta guzti hau hasi zuen Helsinkiko programatzailea? 00:03:19.738 --> 00:03:24.057 Oregoneko Portlanden duen etxetik mundu mailako garatzaileen armada hau zuzentzen du 00:03:24.057 --> 00:03:26.588 Linux Fundazioko partaide gisan. 00:03:26.588 --> 00:03:30.535 Linuxen 20 urteak ospatzen ditugunean, gure buruak ikus ditzakegu istorio hortan. 00:03:30.535 --> 00:03:35.173 Mila esker bere lehen 20 urteetan parte hartzeagatik.