0:00:06.149,0:00:09.752 Linuxen Historia (Bere 20 urteurrenean) 0:00:09.752,0:00:12.423 Gure historia duela 20 urte hasi zen 0:00:12.423,0:00:17.145 Esan Ozenki diskoak argitaratzen hasi zen, [br]Ajuria Eneako komonean Ardantza eseritzen zen[br] 0:00:17.176,0:00:20.985 eta mugikorrak katxarro oso haundiak ziren. 0:00:20.985,0:00:28.328 1991ko abuztua zen, 20 urteko Linus Torvalds informatika ikaslea bere ordenagailu aurrean eseri zen Helsinkin, 0:00:28.328,0:00:33.971 informatika historian arrakasta gehien izatera iritsi diren gaietako baten inguruan idazteko. 0:00:33.971,0:00:38.825 "Kaixo hor kanpoan zaudetenei... sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz 0:00:38.825,0:00:43.930 (jobi bat baino ez, GNU bezain handia eta profesionala ez da izango) ... 0:00:43.930,0:00:48.480 AT disko gogorra besterik ez daukadanez, hori baino gehiago ez du jasango ziurrenik" 0:00:49.090,0:00:53.358 Bueno, ba Linusen kode irekiko proiektuaren hitzek munduari bira azkar eman zioten 0:00:53.358,0:00:56.513 eta mundu osoko garatzaileek euren kodearekin lagundu zioten. 0:00:56.513,0:01:02.695 Linusek bere sistema eragilearen kernelari Linux izena jarri zion eta pinguino bat aukeratu zuen maskota gisa 0:01:02.695,0:01:06.145 zooan izandako ezusteko txiki baten ondorioz. 0:01:06.730,0:01:11.354 Berehala Linuxen etorkizuna baldintzatuko zuen erabaki garrantzitsu bat hartu zuen 0:01:11.354,0:01:18.042 GPL lizentzia aukeratu zuen, Richard Stallman izeneko ameslari batek sortutako lizentzia. 0:01:18.042,0:01:23.708 Linux kernelak, GPL lizentzia eta beste GNU osagai batzuekin informatikaren industria eraldatu zuten 0:01:23.708,0:01:28.036 aukera sinple, baino garrantzitsu apur batzuekin: 0:01:28.036,0:01:32.137 Softwarea edozein helburuetarako erabiltzeko askatasuna. 0:01:32.137,0:01:35.527 Softwarea norbere beharretarako eraldatzeko askatasuna. 0:01:35.527,0:01:39.451 Softwarea lagunekin eta bizilagunekin elkarbanatzeko askatasuna, 0:01:39.451,0:01:42.679 eta zuk egindako aldaketak elkarbanatzeko askatasuna. 0:01:42.679,0:01:46.115 Ideia erradikal hauek lortu zuten mundu osoan zabaltzea 0:01:46.115,0:01:52.453 eta paradoxikoki, jobi esperimental bat zena, ekosistema komertzial haundi eta oparoa 0:01:52.453,0:01:54.892 izatera pasa zen. 0:01:54.892,0:01:57.608 Konpainiek Linuxen inguruan negozioak sortu zituzten. 0:02:00.470,0:02:06.940 1999an Red Hat-en stocka hirukoiztu egin zen eta burtsara atera zen lehen linux konpainia bihurtu zen. 0:02:06.956,0:02:12.516 Urte berean IBMk billoi bat dolar gastatu zituen Linux hobetzeko eta iragartzeko. 0:02:12.516,0:02:18.372 [Hondoan: "Ba al du izenik?" "Bere izena Linux da"] 0:02:18.479,0:02:24.286 Berehala Linuxek industriako pisutsuenak alboratu zituen, eta Internetaren gorakadan lagundu zuen 0:02:24.286,0:02:28.740 bere Sofware Librearekin.[br]Laburrean esanda: Linuxek informatika eraldatu zuen. 0:02:28.879,0:02:33.949 Baina zerbaitek eskemak apurtzen dituenean su gurutzatuan erortzeko arriskua dauka. 0:02:33.949,0:02:36.658 Baina bizirauteaz gainera Linux sendoturik atera zen. 0:02:36.658,0:02:41.379 Gaur egun milaka dira kernel garatzaileak eta ehundaka enpresak, 0:02:41.379,0:02:44.142 denak auzolanean Linux garatzeko. 0:02:44.142,0:02:47.787 Hiru hilabetero kernel bertsio berri bat liberatzen da. 0:02:47.787,0:02:54.266 Eta nun aurki dezakegu Linux gaur? Mundu mailako balio burtsen %75ean eta 0:02:54.266,0:02:59.653 Amazon, Facebook, Twitter, eBay eta [br]Googleren zerbitzarietan. 0:02:59.653,0:03:03.925 Linux erabiltzen duzu literalki Interneten zabiltzan aldi oro. 0:03:03.925,0:03:09.150 Zure telefonoan dago, zure telebistan, superkonputagailuen %95ean eta 0:03:09.150,0:03:14.421 egunero ikusten dituzun gailu askotan. Linux leku guztitan dago. 0:03:14.421,0:03:19.738 Eta guzti hau hasi zuen Helsinkiko programatzailea? 0:03:19.738,0:03:24.057 Oregoneko Portlanden duen etxetik mundu mailako garatzaileen armada hau zuzentzen du 0:03:24.057,0:03:26.588 Linux Fundazioko partaide gisan. 0:03:26.588,0:03:30.535 Linuxen 20 urteak ospatzen ditugunean, gure buruak ikus ditzakegu istorio hortan. 0:03:30.535,0:03:35.173 Mila esker bere lehen 20 urteetan parte hartzeagatik.