Une honetan planetatik urrutien dauden lurtarrak izanik, gu, Alpha espazio-estazioko lehen tripulazioa... esplorazio- eta aurkikuntza-bidaia hasia dugu eta gure Lur planetatik urrun bidaiatu eta bizi egingo duten gizon-emakumeontzako arrastoa uzten ari gara. Espaziora atea irekitzen ari gara gizateria osoarentzako. 90 minutuoro planeta orbitatzen dugun bitartean, mugarik gabeko mundua ikusten dugu, eta igortzen dugu gure gogoa nazio guztiek bake eta armoniarako bidean lan egin dezaten. Gure munduak erabateko aldaketa izan du eta Nazioarteko Espazio-Estazioak berak, nazioek bat eginda lan egin dezaketela frogatzen du eta bakea eta elkarlana sustatu beharko lukeela, eta helburu txundigarriak lortu Gau honetan, guztiokin partekatu nahi genuke abentura espazial honek emandako zoriona, eta Lurraren distira ikustean sentitzen dugun harridura eta lilura halaber, irudipen indartsua, gizakion grina ikertu eta aurkikuntzak egiteko mugagabekoa dela. Garai latzak dira mundu osoan baina garaia da guztiok gogoeta egiteko bat eginik egoteko eta gure planeta aintzat hartzeko eta badugu haren ikuspegi polita hemen goitik.