Bistaratzea nire lanaren erdian dago. Mundu mailako osasuna irakasten dut Eta jakin badakit, datuak eskuratzea ez dela nahikorik. Nik (haiek) erakutsi behar ditut jendeak onura atera eta ulertu ditzan. Orain saiatuko naiz lehen inoiz egin ez dudana martxan jartzen: datuak gauzatzea benetako espazioan, teknika-taldearen asistentzia txiki batekin. Beraz, bagoaz: lehenengo eta behin osasunerako abzisa-ardatz bat Bizi itxaropena 25 urteetatik 75 urteetara. Eta behean, aberastasunerako abzisa-ardatz bat: pertsona bakoitzeko diru-sarrerak: 400, 4.000 eta 40.000 dolar. Beraz, hemen behean txiroak eta gaixoak dira, eta han goian aberatsak eta dirudunak dira, Orain erakutsiko dizuet orain dela 200 urtetako mundua, 1810. urtean. Hemen datoz herri guztiak: Europa marroi kolorez, Asia gorriz, Ekialdeko Hurbila berdez, Sahara azpiko Afrika, urdinez, eta bi Amerikak oriz. Eta herri bakoitzeko burbuilaren tamainak erakusten du populazioaren tamaina. Eta 1810. urtean hemen behean herriz beteta zegoen, ezta? Herri guztiak ziren txiro eta gaixo. Bizi itxaropena 40 urtetako behetik zegoen herri guztietan. eta bakarrik Britaina Handia eta Herbereak zeuden pixkat egoera onean. baina ez asko. Eta orain, mundua [mugitzera] hasten naiz. Industri-iraultzak dakartza Europako herriak zein beste gunetakoak gainerakotik banantzen direla, baina Asiako eta Afrikako herri-kolonizatuak, hemen behean trabatuta daude. Eta, aldi bateko, Mendebaldeko herriak gero eta osasuntsuago bihurtzen dira. Eta orain, abiadura murrizten dugu Lehen Mundu Gerraren eragina erakusteko eta Espainiako Gripearen izurritearena. Zelako hondamendia! Eta orain 1920.eko eta 1930.eko hamarkadetan berriro abiadura hartzen dut Eta, 1929.eko Depresio Handia izan arren, mendebaldeko herriek aurrea hartzen dute aberastasun eta osasun gehiago eskuratzeko. Japonia eta beste batzuk euren atzetik joaten saitzen dira baina herri gehienak hemen behean geratzen dira. Orain, Bigarren Mundu Gerraren sarraskiak gertatu ostean, pixkat moteltzen gara mundua ikusteko 1948. urtean. 1948 oso urte zoragarria zen: gerra amaitu egin zen. Suediak Neguko Joku Olinpikoetan domina gehienak irabazi zituen, eta ni neu jaio nintzen. Baina munduen arteko desberdintasunak inoiz baino handiagoak ziren. Aurrean Estatu Batuak, Japonia ia euren atzetik, Brasil oso atzeratua, Iran petrolioarekin aberasten hasi zen baina oraindik bizi itxaropen eskasa. Eta Asiako erraldoiak: Txina, India, Pakistan, Bangladesh eta Indonesia, oraindik txiro eta gaixo ziren hemen behean, baina ikus ezazue gertatzeko zorian dagoena! Bagoaz berriro! Nire bizitza joan ahala, antzinako koloniek independentzia lortu zuten, eta azkenik, osasuntsuago bihurtzen hasi ziren, eta osasuntsuago, eta osasuntsuago. Eta 1970 hamarkadan, Asiako eta Hegoamerikako herriak Mendebaldeko herrietara hurbiltzen hasi ziren: ekonomia gainerakor bihurtu egin ziren. Herri batzuk Afrikan euren atzetik joan ziren, beste herri afrikar batzuk gerra zibiletan trabatuta geratu ziren, beste batzuek HIESa jasan zuten. Eta orain gaur egungo mundua ikus dezakegu, gaur egungo estatistikekin. Gaur egun pertsonen gehienak erdian bizi dira. Baina, aldi berean, desberdintasun nabariak daude egoera onean eta egoera txarrean dauden herrien artean eta herri baten barruan desoreka handiak ere badaude. Burbuil hauek herri bakoitzeko batezbestekoa erakusten dute, baina banan daitezke. Har dezagun Txina, probintzietan banan ditzaket. Hor doa Shangai. Gaur egun, berak aberastasun eta osasun berbera du Italiarekin konparatuta. Eta hor dago Guizhou, barrualdeko probintzia txiroa, Pakistanen parekoa. Eta gehiago banantzen badut. landa-guneak, Ghanaren parekoak dira, Afrikan. Eta hala ere, gaur egungo desoreka handiak kontuan hartu arren, 200 urtetako aurrerapen dexente ikusi ditugu. Ebaki historiko erraldoi hori, Mendebaldeen eta Gainerakoen artekoa, orain ixten ari da mundu guztiz berri eta bateratu bihurtu egin gara, eta gerorako joera argia ikusten dut, laguntzarekin, merkataritzarekin, teknologia berderekin eta pakearekin, Guztiz posiblea da guztiak hel daitezen aberastasun-osasuntsu izateko bazterrera. Beno, azken minutu horietan ikusi duzuna 200 herritako istorioa da 200 urtetan zehar erakutsita .. eta are gehiago. 120.000 zenbakirekiko grafikoak egin dira. Izugarria, ezta?